Arrateko jaiak direla eta, doako autobus zerbitzua egongo da

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Arrateko jaiak direla eta, doako autobus zerbitzua egongo da
ETA KITTO 2023, Ira 07

Arrateko jaiak direla eta, doako autobus-zerbitzu berezia eskainiko du Udalak, ordutegi zabal batekin, “Arratera joan nahi dutenei joan-etorri erosoa errazteko, eta ibilgailu partikularrik erabili beharrik ez izateko”.

Gaur, Arrate egunaren bezperan, autobusak ordu erdiro abiatuko dira Ego Gainetik, 17:00etan hasi eta 21:30era bitartean. Jaisteko zerbitzua ere, ordu erdiro izango da, 17:30etatik 22:00etara bitartean.

Hilaren 7tik 8ra bitarteko goizaldean, berriz, igotzeko autobusak orduero abiatuko dira Ego Ggainetik, 01:00etatik 08:00etara bitartean. Eta jaisteko autobusak ere maiztasun horrekin irtengo dira, 01:30etik 08:00etara bitartean.

Bihar, Arrateko Amaren egunean, hamabi autobus egongo dira egun guztian joan-etorrian, etengabe. Toribio Etxebarria kaletik irtengo dira autobusak. Lehena goizeko 08:30ean izango da eta Arratetik jeisteko azkena 22:30ean.

Eta irailaren 8tik 9rako goizaldean ere egongo dira autobusak: Ego Gainetik abiatuko dira, orduero, 01:00etan hasi eta 07:00ak arte.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »