Banatu dituzte XVII. San Andres pintxo lehiaketako sariak

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Banatu dituzte XVII. San Andres pintxo lehiaketako sariak
ETA KITTO 2021, Aza 30

Gaur banatu dituzte Arrate Kultur Elkarteak, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren eta Udalaren laguntzaz antolatutako XVII. San Andres pintxo lehiaketako sariak, Topalekuan. Pintxo onenaren saria Ongi Etorri tabernak eraman du, “Udazken zaporea” izenekoarekin. Bertako produktuekin egindako pintxo onenari saria, berriz, Baratzek eraman du, “Bokata de bakalao” izeneko pintxoarekin. Publikoaren saria, berriz, Hirurok tabernak jaso du, “Xamurra” izeneko pintxoari esker. Eta botua eman duten bezeroen artean zozketatutako Errigoraren otarra Cesareo Azpilikuetak eraman du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »