[BIDEOAK] Txaltxa Zelaian egindako oilar-borroka eta dantza erakustaldiaren bideoak ikusgai

[BIDEOAK] Txaltxa Zelaian egindako oilar-borroka eta dantza erakustaldiaren bideoak ikusgai
2021/06/28 eta kitto!
Rap doinuen erritmora neurtu zituzten indarrak zapatu arratsaldean Txaltxa Zelaian, San Juan jaien harira Eibarko Kulturak antolatutako oilar-borrokan. Arratsaldeko lehen orduan egin ziren probetan aukeratu zituzten sailkapen faserako lehiakideak eta hauen artean onena aukeratzeko neurketa oso berdinduta egon zen azken uneraino. Horrekin batera, errima eta errima artean dantza urbanoekin gozatzeko aukera ere egon zen. Bi bideo hauetan laburbildu ditugu saioak laga zituen momentuetako batzuk: