Ederto pasatu zuten La Salle Isasin Izartxo aisialdi taldearen 25. urteurrenean

Ederto pasatu zuten La Salle Isasin Izartxo aisialdi taldearen 25. urteurrenean
2018/10/23 eta kitto!
Aurreko larunbatean, urriaren 20an, La Salle Isasin Izartxo aisialdi taldearen 25. urteurrena ospatu zuten. 200 lagun inguru elkartu ziren bertan eta azaldu digutenez, "egun guztiz elegantea pasa genuen jantzi dotore, jolas, puzgarri, photocall, argazki zahar, bazkaria eta Parrapas erromeria taldearen musika martxosoarekin. Aisialdi taldeko sortzaile eta arima izan diren Joseba, Oier eta Santi omentzeko aukera ere izan genuen. Izartxo 25 urte hauetan zehar zaindu duzuen guztiei, festan parte hartu zenutenei eta bereziki lanean aritu zen guraso talde zoragarriari, MILA ESKER !!!"

La Salle omenaldia