Egitarau zabala asteburuan Arrateko Jaiez gozatzeko

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Egitarau zabala asteburuan Arrateko Jaiez gozatzeko
ETA KITTO 2019, Ira 05

Herriko eragileek ekintza ugari prestatu dituzte Arrateko Jaiak primeran pasatzeko. Hona hemen egitaraua:

 

Irailak 7, Arrate bezpera

13:00. Karropoteoa Arratetik (Jaixak Herrixak Herrixandako – JHH)

13:30. Neska * gazteon topa (JHH).

15:15. Herri bazkaria (JHH).

17:00. Nani kantautorea (JHH).

18:00. Meza Arrateko Santutegian, eta ondoren, Salbea.
Jarraian, txupinazoa eta kanpai errepika.

18:30. Jolasak (JHH).

19:00. Herri kirolak.

20:00. Trikipoteoa (JHH).

21:00. Bertso Afaria: Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña. Gai-jartzailea: Jon Mikel Mujika.
Kantabria jatetxean. Sarrerak: 33 €. (Sagarbitza – Kultu – Kantabria jatetxea). Antolatzailea: …eta kitto! Euskara Elkartea.

22:00. Kontzertuak: Lisabö, Amparanoia, DJ Okerreko, Masta Quba + Mariev (JHH).

 

Irailak 8, Arrate eguna

10:00. Azitaingo surtidoretik irten eta Arratera igoera, Ama Birjinaren pausoen bide zaharretik. Salda, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte Zesteroko iturrian, Jai Batzordeak antolaturik.

10:00. Kittonbola! (…eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta)

10:30. Kalejira Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik.

11:00. Meza Nagusia Arrateko Santutegian. Kezka Dantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute. Ondoren Arrateko Amaren prozesioa Usartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, Kezka Dantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik. Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute.

12:00. Presoen aldeko kontzentrazioa (JHH).

12:30. Kezka Dantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren Dantzak aurkeztuko dituzte zelaian.

13:30. Jainaga eta Narbaiza trikitilarien eta Mikel Mendizabal eta German Meabebasterretxea bertsolarien saioa.

17:00. Bertsolarien saioa.

17:00. Arrateko Amaren Hiru Txirlo Saria. Antolatzailea: Asola Berri Elkartea.

17:30 – 20:30. BETE ZAITEZ…BAINA EMOZIOZ! Alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea. Sasoia elkarteak (Osasun heziketa eta drogomenpekotasunen prebentzioa) alkoholemia kontrolak egingo ditu.

17:30. Dantza solte txapelketa. 10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidatuak (bost 15 urtetik gorakoak eta beste bost beherakoak).

18:00. Egin dezagun topa flashmob-a (JHH).

18:30 – 21:00. Dantzaldia Mugi Panderoa taldearekin.

 

Hemen daukazue autobus zerbitzuaren gaineko informazioa.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »