Gaur eta bihar pintxorik onenari saria eskuratzeko lehiatuko dira tabernariak

Gaur eta bihar pintxorik onenari saria eskuratzeko lehiatuko dira tabernariak
2012/11/22 00:00
eta kitto!

Arrate Kultur Elkarteak gastronomiari eskainitako azaroa martxa betean doa. Martitzenean jende ugarik hartu zuen parte Anton Azpiazuk txokolateari buruz eman zuen hitzaldi-dastaketan. Eta, bestalde, gaur eta bihar bitartean jokatuko da Eibarko tabernarien arteko IX.Pintxo Lehiaketa San Andres Saria. Aurten 30 tabernek hartuko dute parte eta bakoitzak pintxo bana aurkeztuko du gaur (eguena, hilak 22) eta bihar (barixakua, hilak 23), bezeroek kontsumitzeko moduan, euro bat eta 2 euro bitarteko prezioan. Izena eman duten tabernen izenak eta prestatuko duten pintxoa jarraian irakur ditzakezue:

- Ambigú (Itxurbitxa)
- Aterpe (Karolina, solomilloa eta moussea)
- Kultu (Kantauriko harritxoa, bieira eta hiru sorpresatxo)
- Maixa (Odolki souflea gindilla mermeladarekin)
- Birjiñape (Principe Gailetak, barazki gaileta onddo kremaz betea)
- Depor (Udazkeneko iberikoak)
- Bossa (Ortu Mendi, piperra, gaztaina eta onddoak)
- Zazpi (Edulis Patata, patata, gaztainak, kipula, edulis boletusa eta esnegaina)
- Trinkete (Trinkete, perretxikoak)
- Zubi Gain (Bulkano, ahuntz gazta, micuita, kipula eta saltsa gazigozoa)
- Koskor (Antxoille paketie, antxoillak…)
- Slow (Udazken sekretua, brik sobrea bertako odoloste, piñoi eta sagarrez betea)
- Karrika (Nori? Guri?, Nori alga, arroza eta garaiko produktu ekologikoak)
- Akara (Porru eta buztan rabioli faltsua, porrua, buztana eta sagarra)
- Batzokia (Masail iberiko melosoa brik pastaz batua bere saltsan, masail kirrikarria brik pastaz batua)
- Amesti (Aixola)
- Oishi (Ortu eta itsaso solomilloa, bieira, ogi opila eta berenjena ketua)
- Su Beroa (Ave Txipi!, txipiak, txangurroa eta Zesar saltsa)
- Cepa (On egin!, oinarria: teja eta letxuga. Odolkia, bakailaoa eta onddoak saltsa ezberdinekin eta berdurez hornitua)
- Iruki (Iruki Turbantea, Idiazabal gazta, intxaurrak eta sagar krema)
- Azkena (Azkenita)
- La Terraza (Plast Pelotak)
- Nuevo (Basoa, onddoak eta gari esparragoak)
- Matarife (Euskaldunen atsedena)
- Agiñaspi (Gilda retrofittinga)
- Arkupe (Arkupe bakailaoa)
- Txoko (Zapore fusioa)
- Paulaner (Paulaner, txerri masail konfitatua anana karamelizatuarekin)
- Foxter (Txipiroiak berenjenarekin)
- Anardi (Deluxe Onddoa, gazta krema, gatz petaloak)