Jaixak Herrixak Herrixandakok beste agerraldi zaratatsu bat egingo du gaur arratsaldean

Jaixak Herrixak Herrixandakok beste agerraldi zaratatsu bat egingo du gaur arratsaldean
2021/09/09 eta kitto!
Martitzenean, Arrate Egunaren bezperan, Jaixak Herrixak Herrixandako plataformak agerraldia egin zuen Untzagan, Udalari beraien haserrea erakutsi eta jai herrikoien aldeko aldarria egiteko: bertsotan, kantatzen, dantzan… Gauean, ostera, istiluak egon ziren eta poliziak hiru gazte atxilotu zituen.

Jaixakekoen arabera, “pandemia hasi zenetik, gazteok are kriminalizatuagoak izaten ari gara eta etengabekoak dira estatuaren indar errepresiboen erasoak. Honen adibide da atzo gaueko poliziaren abusua”, diote atzo igorri zuten gutunean, “Txaltxa Zelaiko parkean agertu ziren eta jazarpenaren aurrean gazteek paniko egoera bat bizi izan zuten. Poliziaren kargen ostean, hiru gazte atxilotu zituzten”.

Horren aurrean, Jaixakek agerraldi zaratatsua egingo du gaur berriz, 18:30ean, Untzagan, “Eibarko Udalarekiko dugun haserrea adierazi, jai herrikoien alde egin, poliziaren jarrera oldarkorra salatu eta atxilotuei gure elkartasuna adierazteko”, diotenez.

jaixak gutuna