Maskara eta guzti ibili ziren musikari eta dantzariak, Euskal Jaiari keinu eginez

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Maskara eta guzti ibili ziren musikari eta dantzariak, Euskal Jaiari keinu eginez
ETA KITTO 2020, Eka 01

Beste jai eta ekitaldi publikoak bezala, aurtengo Euskal Jaia bertan behera geratu da, koronabirusaren pandemiaren eraginez. Hala ere, atzo eguerdian keinu txiki bat egin nahi izan zioten jaiari Eibarko Klub Deportiboko antolatzaileek eta, zaindu beharreko higiene eta segurtasun neurri guztiak beteta, herriko auzo eta kaleetan ibili ziren musikariak eta dantzariak, maskara eta guzti. Kalejira eta dantza-saio laburrak eskeini zituzten Kezka taldeko dantzariek, Usartzako txistulariek, Jainaga eta Narbaiza trikitilariek, gaiteroek eta Kezkako txistulariek lagunduta eta lau talde txikitan antolatuta. Jarraian dauzkazue argazkiak eta bideoa:

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »