Sagardo Eguneko argazki lehiaketaren irabazlea gaur etorri da sari bila
                    2023/10/16
                    18:40
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Sagardo Eguneko argazki originalaren saria irabazi duen Itsasne Garatek gaur hartu ditu 13 sagardo botilak, …eta kitto! Euskara Elkartearen lokalean. Beste batzuetan bezala, Sagardo Egunean egindako argazkiak #sagardoetakitto traolarekin Instagrameko @gaztekitto kontuan partekatu duzuen guztiekin egin dugu lehiaketa. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei eta zorionak irabazleari.
               
                            