San Andres jaietako bakailao lehiaketetarako izen-ematea zabalik

San Andres jaietako bakailao lehiaketetarako izen-ematea zabalik
2022/11/07 eta kitto!
Gero eta gertuago ditufu San Andres jaiak eta bakailaoak, urtero moduan, leku berezia hartuko du jai egitarauaren barruan. Azaroaren 20an, XVIII. Eskola arteko bakailao lehiaketa izango da.  Eibarko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako, hau da, Eibar BHIko, Aldatzeko eta La Salle-Azitaingo ikasleak elkartuko dira Errebal Plazan, 10:30etik aurrera. DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleek 200 €-ko saria jasoko dute kirol-ekipamenduan gastatzeko, garaikur bat sari gisa, eta garaikur bat banatuko zaio ikastetxe onenari.. Izen-emateak formulario bidez egin beharko dira.

Bestalde, azaroaren 27an, San Andres XXIX. Bakailao Lehiaketa egingo da Untzaga Plazan, 11:00etan. Bertan parte hartu ahal izango dute  herriko elkarteek,  etxe erregionalek eta kuadrillek. Izena emateko epea azaroaren 7tik 14ra egongo da zabalik eta modu elektronikoan egin ahal izango da,  formulario baten bidez. Oraingoan, hiru sari banatuko dira: Irabazleak garaikurra, txapela, 300 euro eta Alkorta Anaiak, Aceites Urzante eta Solera Eibarresaren produktuen sorta bat eskuratuko ditu; bigarren sariak garaikur bat, 200 euro, eta Alkorta Anaiak, Aceites Urzante eta Solera Eibarresaren produktuen sorta bat , eta hirugarrenak 100 eurokoa eta Solera Eibarresa eta Aceites Urzanteren produktu-sorta bat.