San Andres jaietako egitaraua bertan behera laga du Udalak

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
San Andres jaietako egitaraua bertan behera laga du Udalak
ETA KITTO 2021, Aza 23

Eibarko Udalak San Andres jaietako egitaraua bertan behera lagatzeko erabakia hartu du, gaur eguerdian eman duen prentsaurrekoan jakinarazi duenez. “Erabaki gogorra eta zaila izan da, baina arduraz jokatu behar dugulako hartu dugu”, adierazi du Jon Iraola alkateak. Horrela, hilaren 27, 28, 29 eta 30erako aurreikusita zeuden ekitaldiak ez dira egingo, eta jaien inguruan egingo den ekitaldi bakarra azaroaren 25eko San Andres Bertso jaialdia izango da.

Azken asteotan nabarmen egin du gora COVID-19aren intzidentzia-tasak herrian eta, alkatearen berbetan, “ekintza guztiak segurtasun osoz egiteko gai izango ginen arren, ezingo genituzke ekitaldien inguruan sortuko ziren jende pilaketak kontrolatu”. Eta zera gehitu du: “Ez dugu nahi datuek gora egiten laguntzea”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »