Sanjuanetarako girotzen hasteko moduko asteburua izango dugu

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Sanjuanetarako girotzen hasteko moduko asteburua izango dugu
ETA KITTO 2019, Eka 14

Oraindik egun batzuk falta dira San Juan jaiak ospatzen hasteko, baina, hala ere, asteburu honetan jaietarako prestatzen joateko moduko hamaika ekitaldi izango ditugu herrian: Alternatiben Azoka, Boxeo Gaua, Garagardo Ferixa, dantzak, kontzertuak, Break Dance txapelketa, topaketak, kirol probak, kale-antzerkia, erakustaldiak… Jarraian daukazue ASTEBURUKO AGENDA, aukeratzen hasteko:

BARIXAKUA 14

Alternatiben Azoka

17:30: Alternatiba Azokaren irekiera. 17:45: Garagardo dastaketa EH Beer Koop-en eskutik. 18:30: “Hausnartuz eta jolastuz Bizitzak Biziarazi”. 19:00: Alternatiben bira. 20:00: Solasaldia: Olatukoop eta Koop Fabrikako kideekin. Eibarko Bizikleta Plazan (euria egiten badu, Topalekuan).

Solasaldia

18:00: Errealitate lesbikoen film laburren solasaldia. Portalean (areto nagusian).

Uni-ren 50. urteurrena

19:00: Uni-ren 50. urteurrenaren liburu-aurkezpena. Udaletxeko Pleno Aretoan.

Garagardo Ferixa

19:00: XVII. Garagardo Ferixa, Eibar Rugby Taldeak antolatuta. Untzagan.

Dantzari Eguna

19:30: Dantzari Eguna. Antolatzailea: Klub Deportiboa-Kezka Dantza Taldea. Untzagan (euria egiten badu, Legarreko frontoian).

Dantza

20:00: Eibarko dantza garaikidea. Ikasturteko amaieraren dantza emanaldia. 3 euro. Coliseoan.

Boxeo gaua

22:30: Boxeo Gaua. Antolatzailea: Gimnasio Ttatt. Astelena frontoian.

ZAPATUA 15

Jardunaldia

10:30/19:30: XXXV. Extremadurako Herrialde-Elkarraldi Jardunaldia. Arraten.

Emakumea eta rugbya

10:30/13:30: Zinta errugbi txapelketa (kontaktu barik) emakumeentzat. Doakoa, nahi duten guztientzat. Unben. 14:30: Emakumeen bazkaria. Untzagako karpan.

Tailerrak

11:00/20:00: Simulazio jokoen tailerrak: modelismoa, eszenografia eta mahai-jokoak, Odisea elkartearen eskutik. Untzagan.

Uni-ren 50. urteurrena

11:30: Uni-ren 50. urteurrenaren liburu-aurkezpena (Uni-ko San Andres aretoan). 11:00etan eta 12:00etan: Bisita gidatua (taldeak erdiko eraikineko hallean osatuko dira). 11:00/12:30: Sagardo eta txorizo egosi dastatzea, trikitixarekin (Uni-ko erdiko eraikinaren aurrean). 13:00/14:00: 50. urteurreneko oroitzapen ekitaldia (ekitaldi aretoan). 14:15: Talde argazkia. (Uni-ko erdiko eraikinaren aurrean). 14:30: Bazkaria (Uni-ko kiroldegian). 17:00/20:30: Musika eta dantzaldiak. Barra zerbitzua (Uni-ko gimnasioan).

Bolo Palma

12:00/14:30: Eibarko Hiria Bolo Palma XXXIII. Txapelketa, Eibarko Kantabriako Etxearen eta Ermuko Peña Bolisticaren artean. Ipuruako bolatokian.

Musika

12:30: “Paumen erregea” ipuin musikatua. Isabel Laspiurren ikasleen ikasturte amaierako kontzertua. 3 euro. Coliseoan.

Igeriketa

16:00: XXXI. San Juan Igeriketa Saria. Antolatzailea: Eibar Igerixan. Ipurua kiroldegian.

Break Dance

16:30: Eibarko V. Break Dance eta New Style Txapelketa. Txaltxa Zelaian.

Prebentzioa

17:00: Gaztetopalaket (drogen inguruko prebentzioa). Txaltxa Zelaian.

Garagardo Ferixa

19:00: XVII. Garagardo Ferixa, Eibar Rugby Taldeak antolatuta. Untzagan.

Kale-antzerkia

20:00: “The Wolves” kale-ikuskizuna (The Fam Cia. Teatroren eskutik). Anbulatorioa-Toribio Etxebarria-Untzaga.

Kontzertua

22:00: Lord Witch eta Mago de Oz taldeen kontzertua. Untzagan.

Sexu-Bizi

00:00: Informazioa eta babes gunea San Juan jaietan. Untzagan.

DOMEKA 16

Txirrindularitza

09:30: Sanjuanetako LXXXIV. Txirrindularitza Sari Nagusia.

Arku tiroa

18:00: Arku tiroa. Antolatzailea: Urko Arkularien Kluba. Txaltxa Zelaiko kioskoan.

Garagardo Ferixa

19:00: XVII. Garagardo Ferixa, Eibar Rugby Taldeak antolatuta. Untzagan.

Musika

19:30: Debabarreneko Orfeoiaren kontzertua: “Bubbles-Ponpak”. Karmengo Amaren elizan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »