Zapatuan koko-marruen konpartsak hasiko ditu Aratosteak gurean

0    Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Zapatuan koko-marruen konpartsak hasiko ditu Aratosteak gurean
ETA KITTO 2016, Urt 28

Zapatuan (urtarrilaren 30ean) ailegatuko dira Aratosteak Eibarrera, Kezka dantza taldekoen koko-eske eta koko-dantzekin. Lehen agerraldia, betiko moduan, Merkatu Plazan egingo dute goizean goiz, 08:30ean. Jarraian, 09:00ak aldera ekingo diote baserrietako ibilbideari. Euren berbetan, “gureak ziklo olinpikoak dira, lau urterik behin ematen diegu buelta Eibarko baserri-auzoei. 2008an koko-dantzak eta koko-eskea abiatu genituenetik itzuli bi osatu ditugunez, aurten berriro hasiera puntuan gaude, hirugarren itzuliari ekiteko prest“.  16:00ak arte Arrate Balle eta Gorosta auzoetako baserrietan jardungo dute koko-marruen konpartsakoek. Eta baserrietako bisitak amaitu eta jarraian, kalean jarraituko dute jaiarekin: anbulatorioko parketik abiatuta, 19:00etatik 21:00etara koko-dantzak erdialdeko kaleetan (Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga eta Calbeton) erakutsiko dituzte, Mauxitxa txarangak lagunduta. San Andres elizaren atarian amaituko da koko-marruen kalejira.

 

koko jantziak-2

koko-jantyziak-5

koko-jantzi-3

koko-jatzi-4

kokojantziak-1

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude