Jendetza batu du Sagardo Egunak Untzagan arratsaldean ere

0    Berriak, Jaiak 
ETA KITTO ETA KITTO
Jendetza batu du Sagardo Egunak Untzagan arratsaldean ere
ETA KITTO 2019, Urr 05

Eguerdian bezala, arratsaldean ere primerako giroa egon da Untzagan, bertan ospatu den Sagardo Egunean. Aurten ere jendetza erakarri du sagardoaren inguruko jaiak eta berriz ere botila guztiak (2.340) hustu dituzte. Arratsaldean egon den giroa ikusi nahi baduzue, MEDIATEKAN AURKITUKO DITUZUE ARGAZKIAK.

Argazki lehiaketa martxan

Aurten ere Sagardo Egunaren inguruko argazki lehiaketa antolatu dugu. Parte hartu nahi baduzue, hauek dira bete beharreko baldintzak:

1- @gaztekitto Instagram kontuaren jarraitzaile izan.

2- Eibarko Sagardo egunean ateratako argazkiak igo Instagramera, #sagardoetakitto traola erabiliz.

3- @gaztekitto etiketatu.

Facebook eta Twitter bitartez partekatutako argazkiak ere onartuko ditugu (ez ahaztu #sagardoetakitto traola).
Igo zure argazkia urriaren 8a baino lehen! Argazki originalenaren egileak 12 sagardotegitako botila bana jasoko du. Animatu eta parte hartu! Zeren zain zaude?

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »