Juan Luis Mardaras Eibar FT-ko presidente ohia hil da

Juan Luis Mardaras Eibar FT-ko presidente ohia hil da
2019/10/23 eta kitto!
Juan Luis Mardaras Eibar FT-ko presidente ohia eta Jon Mardaras ...eta kitto! Euskara Elkarteko zuzendaritzako kidearen aita hil da gaur. Mardaras Eibar FT-ko presidentea izan zen 1988. eta 2002. urteen artean eta taldea maila profesionalean egonkortu zuen urte horietan 2. A Mailan mantenduz.

...eta kitto! Euskara Elkarteak doluminak eta besarkadarik handiena eman nahi die bere senide eta lagunei.