Amy Williams zeelandaberritarra fitxatu du Avia Rugby Taldeak

Amy Williams zeelandaberritarra fitxatu du Avia Rugby Taldeak
2018/10/25 eta kitto!
Avia Eibar Rugby Taldeak aurrerapausoak ematen jarraitu nahi du eta, horretarako, Amy Williams fitxatu du taldeko lineako neskak eta 16 urtez azpikoen taldea entrenatzeko. Zeelanda Berrian jokalari profesional moduan jokatu du Williamsek eta hango selekzioarekin, All Blacksekin, aritu da hainbatetan. Aurten 30 neskek jokatuko dute Avia Eibar Rugby Taldean eta, hazkuntzarekin jarraitu ahal izateko, taldeak beharrezkoa ikusi du errugbian ibilbide luzea eta formakuntza duten maila altuko profesionalak ekartzea. Williams, gainera, ez da bakarrik etorri, Yarnisae Waithiri jokalaria ere berarekin etorri delako.