Arima Galduak 19. postuan sailkatu zen Zaragozan

Arima Galduak 19. postuan sailkatu zen Zaragozan
2022/04/28 09:52
eta kitto!
Bi denboralditan jokatu barik egon ondoren, aurreko asteburuan jokatu zuten Zaragozan urteroko jugger kirol modalitateko torneoa. Arima Galduak Eibar taldea gogo handiz aurkeztu zen beste behin torneo ospetsu horretara, “jokalari berriekin, gainera”.

Zapatuko saioetan eguraldiak ez zuen ezer lagundu, eibartarrek jokatutako sei partiduetan zaparradak eta haize boladak nagusitu zirelako. Domekan beste aurpegi bat erakutsi zuen eta egun horretako azken bi partiduek eguzkia izan zuten lagun.

Lehenengo faseko neurketak suitzar erara jokatu ziren, taldeak lau multzotan banatuta; azkken egunekoak, bestalde, bracket erara jokatu ziren. Sailkapeneko 19. postua eskuratu zuten, azkenik, Arima Galduak-ekoek.