Asier Cuevas atletak 100 kilometroko Mundialean hartuko du parte bihar

Asier Cuevas atletak 100 kilometroko Mundialean hartuko du parte bihar
2018/09/07 eta kitto!
Asier Cuevasek bihar Sveti Martin Na Murin (Kroazia) jokatuko den 100 kilometroko Munduko Txapelketan hartuko du parte. Atleta eibartarrak esan duenez lasterketa amaitzea du helburu, zirkuituaren gogortasuna eta bere goi-mailako azken lasterketa izan daitekela kontuan hartuta. Hala ere, 100 kilometroko lasterketan Espainiako txapelduna eta Europa eta Munduko azpitxapelduna izan denak zeresana eman dezake Kroazian.