Atsekabea eragin du Urtzi Abanzabalegiren heriotzak

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Atsekabea eragin du Urtzi Abanzabalegiren heriotzak
ETA KITTO 2023, Urr 23

Gaur goizean jakin dugu eibartar batek bizitza galdu duela Abadiñon lanean ari zen bitartean eta, geroago, behargina Urtzi Abanzabalegi Eibar Rugby Taldeko jokalari ohi eta zuzendaritza-kidea zela zehaztu dute. Albisteak atsekabea eragin du herrian eta baita errugbiaren munduan ere, Abanzabalegik ia bizitza osoa eskaini baitio errugbiari.

Eibarko taldean jokatzeaz gain, Getxon, Ordizian, Stade Hendayaisen, Bera Beran, Basque Korsarioak taldean eta Euskadiko selekzioan jokatu zuen, eta jokatzeari laga ondoren, entrenatzaile lanetan eta zuzendaritza-kide moduan ibili da Eibarren.

Goian bego.

 

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »