Armeria Eskolako areto nagusiak hartuko du eguaztenean, hilaren 9an, Beti Eibar – Eibar Forever elkartearen aurkezpen ofiziala. Eibar KEren akziodun batzuen ekimenez “mundu osoan sakabanatuta dauden akziodunei ahotsa emateko asmoz” sortutako taldeak uztailean azaldu zuen zeintzuk ziren bere helburuak eta, orain, “gure akziodun guztiak jakitun badira ere, elkartearen kide ez diren akziodunei eta edozein zalegori ere zuzenduta dago eguaztenekoa”. Ekitaldia 19:30ean hasiko da eta streaming bidez ere eskainiko da. Ekimenean elkartea zer den eta zergatik eta zertarako sortu den jakitera emateaz gain, “Eibar KE-ren batzar deialdiari begirako azalpenak ere” emango dituzte.
#Eibar FT#Eibar KEakziodunakBeti EibarBeti Eibar - Eibar ForeverEibar ForeverSD Eibar
Gaiarekin zerikusia duten albisteak