[BIDEOA] Eibar Rugby Taldea berdinketarekin itzuli da lehiara

[BIDEOA] Eibar Rugby Taldea berdinketarekin itzuli da lehiara
2022/02/01 07:26
eta kitto!
Hilabeteko geldialdiaren ondoren, Iberdrola Ligan jokatzen duen Eibar Rugby Taldea asteburuan itzuli da lehiara. Cristina Guntinen neskek Cocos Sevilla hartu zuten Unben eta partidua 12-12 amaitu zen.



Bigarren itzulia jokatzen dihardute Iberdrola Ligako taldeek eta borroka bizia dago sailkapenean, bost talde baitaude lehen lau sailkatuen artean geratzeko lehian. Izan ere, lehenengo lau taldeek txapela jokatzeko kanporaketak jokatuko dituzte.

Eibar Rugby Taldea 4. postuan dago orain eta bere atzetik bi puntura dago Complutense Cisneros. Eibartarrek Pozueloko Olimpico hirugarren sailkatuaren aurka jokatuko dute hurrengo partidua, hilaren 13an.

 

 

Ohorezko B Mailan jokatzen duen gizonezkoen taldeak, ostera, garaipen handia lortu zuen Bilbon Uniren aurka.