Bihotz Armagina kamiseta arrakastatsuak

Bihotz Armagina kamiseta arrakastatsuak
2012/05/22 00:00
eta kitto!

Kukuxumusuk diseinatutako Bihotz Armagina kamisetak saltzen dihardu Eibar K.E-k, Ipuruako bulegoetan 17.00etatik 20.00etara. Urdin eta gorri koloreetan atera dituzten kamisetak ume (13 euro) zein helduentzako (18 euro) talletan eros daitezke, baina nagusienak agortu egin dira eta aste honetan bertan beste 300 kamiseta gehiago ailegatzea espero dute. Ailegatu bezain laster jendeari aditzera emango diotela aurreratu dute Eibar K.E.-koek.