Denboraldiari bikain ekin dio Delteco Eibar Triatloi Taldeak

Denboraldiari bikain ekin dio Delteco Eibar Triatloi Taldeak
2013/02/19 00:00
eta kitto!

Asteburu honetan hasi da Euskal Herria Duatloi zirkuitua, lehenengo bi lasterketekin. Zapatuan Sopelan, zikuituko lehenengo lasterketa jokatu zen eta bertan parte hartzen izan ziren Delteco Eibar Triatloi taldeko Txomin Osoro, Pello Osoro, Andoni Mayo, Alberto Cid, Roberto Fernandez, Ibon Romero eta Juanjo Romero. Pello Osoro lehenengo postuan sailkatu zen 23 urtetik azpikoen artekoen mailan, eta 18. postuan absoluto mailan. Juanjo Romerok ere lehenengo postuan amaitu zuen proba beteranoen 2. mailan. Txomin Osoro 2. sailkatu zen junior mailan. Taldeka, berriz, 9. sailkatu ziren eibartarrak.
Eta bigarren lasterketa domekan izan zen Barakaldon: horretan Andoni Mayo, Ibon Romero eta Juanjo Romero izan ziren parte hartzen eta beraiekin batera Roberto Gartzia ere izan zen. Juanjo Romero beteranoen 2. mailan 2. postuan amaitu zuen proba eta Roberto Gartzia ere 2. sailkatu zen, baina beteranoen 1. mailan. Taldeka 7. gelditu ziren.