Edu Sousa erabakigarri Portugalekin areto-foballeko Finalissima irabazteko

Edu Sousa erabakigarri Portugalekin areto-foballeko Finalissima irabazteko
2022/09/19 eta kitto!
Portugalgo areto-foballeko selekzioak munduko talderik onena izaten jarraitzen duela erakutsi zuen atzo, Finalissima txapelketaren lehen edizioa eskuratu baitzuen Argentinan. Edu Sousa atezain eibartarraren lana berebizikoa izan zen Espainiaren aurka jokatutako finalean, partidua 1-1 amaitu ondoren, penaltietan bi jaurtiketa gelditu baitzituen.

Portugalek Argentina (Amerikako txapelduna), Paraguay (Amerikako azpitxapelduna) eta Espainia (Eurokopako 3. sailkatua) izan zituen arerio eta, garaipena lortuta, nazioarteko azken lau txapelketa nagusienak irabazi ditu (2018ko eta 2022ko Eurokopak, 2021eko Munduko Txapelketa eta Finalissima).

 







View this post on Instagram


A post shared by Edu Sousa (@edusousa96)