Eibar Igerixan klubak antolatutako Flysch Beltza probaren 8. edizioa jokatuko da zapatuan

Eibar Igerixan klubak antolatutako Flysch Beltza probaren 8. edizioa jokatuko da zapatuan
2022/09/13 16:11
eta kitto!
Bihar amaituko da proba horretan izena emateko epea, 20:00etan, eta 35 euro ordaindu beharko da. Uretako zeharkaldi horrek, urtero lez, bi ibilbide izango ditu: luzeena Saturraranen irtengo da goizeko 11:00etan eta Debaraino eramango ditu igerilariak, sei kilometro eta erdiko distantzia bete ondoren, eta motzagoa dena, hiru kilometrokoa, eguerdiko 12:00etan irtengo da Mutrikun eta hori ere Deban amaituko da.