Eibar Igerixan taldekoek hainbat txapelketetan hartu dute parte

Eibar Igerixan taldekoek hainbat txapelketetan hartu dute parte
2023/03/17 10:04
eta kitto!
Aurreko asteburuan, esaterako, Euskal Herriko Neguko junior eta absolutuen txapelketa jokatu zen Iruñako Amaya kiroldegian eta, aldi berean, Oñatiko Zubikoan jokoan izan zen Euskal Herriko benajminen Ligako jardunaldia. Azken horretan Eibar Igerixaneko zazpi ordezkarik hartu zuten parte eta Beñat Murillok eta Unax Condek lortu zituzten emaitza aipagarrienak: biek ere maila bikaina erakutsi zuten tximeleta erako 25 metrokoan, bigarren eta hirugarren sailkatzeko, hurrenez hurren.

Iruñean jokatutako txapelketan, bestalde, Eibar Igerixaneko hiruk (Asier Gomez, Ekaitz Lago eta Miren Galdos) absolutuen mailan lehaitu zuten eta beste bik (Igor Ruiz eta Maddi Maguregi) junior kategorian. Gomez laugarren izan zen 1.500 metrotan eta Galdoz bosgarren 200 metrokoan.
Azkenik, Xixongo Santa Olaya igerilekuetan jokatutako Espainaiko Neguko haurren 42. txapelketan izan zen Paula Calvo gure herriko klubaren ordezkaria bizkar erako 50, 100 eta 200 metrotako probetan eta 50 libretan. 100 bizkarrean bosgarren postua eskuratu zuen B finalean.