Eibar izango da Itzuliko azken etaparen hasiera eta helmuga

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar izango da Itzuliko azken etaparen hasiera eta helmuga
ETA KITTO 2022, Ots 09

Gaur aurkeztu dute 2022ko Itzulia eta, aurreratu genuen bezala, Hondarribian hasi eta Arraten izango du amaiera. Txirrindulariek 882,2 kilometro egin beharko dituzte Arrateko helmuga gurutzatu aurretik eta munduko txirrindulari onenek hartuko dute parte proba honetan.

itzulia eibar

 

Lehen etapa Hondarribian jokatuko da apirilaren 4an. Azken urteetan arrakasta izan duen formatuari jarraituz, 7,5 kilometroko erlojupekoarekin hasiko dute proba Hondarribiko paisaia ikusgarrien inguruan.

F:usuariomis documentosALTIMETRÍAS_ITZULIA_2022ITZULIA_22_

 

Bigarren etapa Leitzan hasi eta Vianan amaituko da. “Itzuliko etaparik luzeena; irteera gogorra izango da orografiagatik. Ziurrenik ihes txikiren bat sortuko da, baina zaila izango dute helmugara iristea, bezperako aldea segundo gutxikoa izango baita. Baliteke azken kilometroetan airea aurkitzea. Esprintetarako etapa aproposa da, talderen batek kontrolatu nahi badu”, diote antolatzaileek.

F:usuariomis documentosALTIMETRÍAS_ITZULIA_2022ITZULIA_22_

 

Hirugarren etapa Laudio eta Amurrio artean lehiatuko da. Antolatzaileek diotenez mamia eduki dezakeen etapa izango da. “Bi zatitan bana daiteke: lehena nahiko erraza izango da Laudiora iritsi arte, eta orduan bigarren zatian sartuko gara: hankak hausteko moduko zirkuitu bati bi bira eman beharko zaizkio, tartean errepide estuetatik igaroz, eta tropelean tentsio handia sortuko da tropelburuan kokatzeko”, diote.

F:usuariomis documentosALTIMETRÍAS_ITZULIA_2022ITZULIA_22_

 

Laugarren etapak Gasteizen izango du hasiera eta Zamudioko Ingeteam Parkean amaiera. Txirrindulariek 185 kilometro inguru egin beharko dituzte eta, antolatzaileek diotenez, “hasieratik lehia bizia egongo da, ihesa irits daitekeelako. Lurzorua oso “nekeza” izango da. Amaieran igoera gogorra egongo da eta Sailkapen Orokorreko txirrindulariek aldeak lor ditzakete”.

F:usuariomis documentosALTIMETRÍAS_ITZULIA_2022ITZULIA_22_

 

Azken aurreneko etapa, bosgarrena, Eibartik hurbil amaituko da, Mallabian. Zamudion izango du hasiera eta ibilbide gora-beheratsua igaro beharko dute 163,8 kilometrotan.

F:usuariomis documentosALTIMETRÍAS_ITZULIA_2022ITZULIA_22_

 

Azken etapa, apirilaren 9an jokatuko dena, Eibarren hasi eta Arraten amaituko da (135,70 km). Antolatzaileen berbetan: “Itzuliko etapa nagusia izango da; hori esanda nahikoa da. Hasieratik oso etapa gogorra eta selektiboa izango da, eta Sailkapen Orokorreko txirrindulariek izango dute protagonismoa; talde zabala izatea garrantzitsua izango da etapa kontrolatu eta Arraten gailentzeko”. Txirrindulariak bi aldiz igoko dira Arratera, lehenengoan Azitainetik gora, Orbeko bidetik.

F:usuariomis documentosALTIMETRÍAS_ITZULIA_2022ITZULIA_22_ Etapa 6-2022_Mesa de trabajo 1

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »