Eibartik Sevillara bizikletan diabetesa duten umeen alde

Eibartik Sevillara bizikletan diabetesa duten umeen alde
2018/11/09 eta kitto!
Jose Antonio Fernández ‘Nene’-k bizikletan egingo ditu Eibartik Sevillara dauden 1.000 kilometroak. Ibilbidea hiru etapatan egitea da bere asmoa, hau da, domekatik martitzenera arte. ‘Diabetesarekin ahal da’ goiburuarekin ‘Reto Diabetes Team – Ride 4 Children’ egitasmoa gauzatuko du Fernándezek, 1 motako diabetesa dutenei kirolak euren bizitzan izan dezakeen garrantziaren inguruan kontzientziatzeko.

‘Nene’ kirolari profesionala da eta 1 motako diabetesarekin ‘Ultraman’ (distantzia luzeko triatloia) delakoa amaitu duen munduko lehen pertsona. Domekan 11:00etan ibilbidea hasiko du Untzagan eta Diabetesaren Munduko Egunean, hilaren 14an, amaituko du Sevillan. Madriletik igarotzean Real Madrid taldearen kirol-hiria eta Santiago Bernabeu zelaia bisitatuko ditu, eta Florentino Pérez presidenteak eta Nacho Fernández.