Emakumezkoen taldearen debuta errugbiko Ohorezko B Mailan asteburuan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Emakumezkoen taldearen debuta errugbiko Ohorezko B Mailan asteburuan
ETA KITTO 2020, Urt 17

Avia Eibar Rugby taldeak domekan, 11:30ean hasita, Ohorezko B Mailako ligari ekingo dio Murtzian, bertako Rugby Murciaren aurkako partiduarekin. Buelta bakarreko zazpi jardunaldi izango ditu txapelketak eta jokoan izango Iberdrola Ohorezko mailara igotzeko aukera. Erronka berriari begira, eibartarrek Zeelanda Berriko bi jokalari fitxatu dituzte: Harono Mere Ngaire eta Kiritapu Westlake. Ohorezko B Mailan ere jokatzen duen gizonezkoen lehen taldeak, bestalde, Unben du partidua bihar 16:00etan, Universitario Bilbao aurkari.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »