Espainiako Vueltaren lehen etapa Eibarren amaituko da urriaren 20an

Espainiako Vueltaren lehen etapa Eibarren amaituko da urriaren 20an
2020/05/05 17:53 eta kitto!
Gaur ofizialki jakitera eman dutenez, Irunen emango zaio Espainiako Vueltari eta lehen etapak Eibarren izango du amaiera, Arraten hain zuzen ere, urriaren 20an. Hasiera batean laugarren etapa izan behar zen Eibarkoa, baina koronabirusaren ondorioz Herbehereetan jokatu behar ziren lehen hiru etapak bertan behera utzi dituzte eta txirrindularitza munduan hain ezaguna den mendiak jantziko du Vueltako lehen liderra.

UEU-Irakaskuntza-Master

Aurtengo txirrindularitza egutegia zehaztu dute gaur eta abuztuaren1etik aurrera lasterketa ugari egingo dira, egoerak uzten badu behintzat. Italiako Giroak eta Frantziako Tourrak hasierako egutegiari eutsiko diote, baina Vueltan 18 etapa jokatuko dira, 21 jokatu beharrean.