I Golf Txapelketa jokatuko da bihar Ipuruako anexoan

I Golf Txapelketa jokatuko da bihar Ipuruako anexoan
2012/06/29 00:00
eta kitto!

EGPPT elkarteak I Golf Txapelketa antolatu du biharko. 16.00etan hasiko da txapelketa, Ipuruako anexoan eta parte hartzera animatzen direnak 3 taldetan banatuko dituzte: haurrak, helduak eta handicap-a duten jokalariak. Izen-ematea doan da eta nahi duen guztiarentzat zabalik egongo dela azaldu dute antolatzaileek. Izan ere, sekula golfean jardun ez dutenentzat oinarrizko azalpenak emateko irakasleak ere bertan izango dira. Txapelketan puntu gehien lortzea izango da helburua eta, horretarako, dianan asmatu, ahalik eta kolpe gutxien emanda "putteatu" eta pelota zelaiaren erdigunetik gertuen lagatzen ahalegindu beharko da. Parte hartzera animatzen diren guztien artean sari potoloak banatzeko zozketak egingo dituzte. Besteak beste, honako sariak emango dituzte: lagun birendako gaua pasatzea eta armozua Krabelin hotelean, Iruki Sagardotegian lagun birendako afaria, Golf exekutiborako 5 pack, ardo botilak, erlajatzeko masajea eta beste sorpresa asko.