Jaz Eibar Triatloiko Javi Muñozek lan bikaina egin zuen As Ponteseko Ironmanean

Jaz Eibar Triatloiko Javi Muñozek lan bikaina egin zuen As Ponteseko Ironmanean
2021/06/30 09:35
eta kitto!

Egun erdia behar izan zuen gure herriko taldeko ordezkariak maila handiko proba hori amaitzeko, 12 ordu eta 3 minutu hain zuzen. Klimatologia gogorrari egin behar izan zioten aurre joan zen domekan jokatutako proban parte hartu zutenek, ondo prestatutako ehunka triatletek. Ur artifizialeko urtegi batean ekin zioten probari, 3.800 metroko igeriketa saioa osatzeko; ia lau kilometroko ibilbidea eginda, “uretatik irtetzerakoan jasan behar izan zuten tenperatura aldaketa izan zen gogorrena” ia gehienentzat. Baina Javi Muñozek ondo jakin izan zuen hori kudeatzea eta gogotsu igo zen bizikletara ondorengo 180 kilometroak egiteko. Asmatu zuen erregulatzen eta ondo gorde zituen indarrak azken saioari ekiteko, justu maratoiaren 42 kilometroei aurre egiteko. Indartsu amaitu zuen Ironmana eibartarrak, txirrindularitzaren segmentua amaitzerakoan 177. postuan bazegoen, maratoian 68 postu aurreratu zituelako, azkenean 109. postuan amaitzeko.