JAZ triatloi taldeak familia osoa aurkeztu zuen Errioxako El Rasilloko triatloian

JAZ triatloi taldeak familia osoa aurkeztu zuen Errioxako El Rasilloko triatloian
2023/06/01 15:29
eta kitto!
Gure herriko triatloi taldeak hiru laguneko ordezkaritza izan zuen esprint distantzian jokatzen den triatloian. Eta El Rasilloko irteera-lerroan izan ziren Kristina Ruiz eta Roberto eta Ugaitz Gartzia, bakoitza bere mailan, lau onenen artean sailkatu ziren. Horrela, Kristina bigarren izan zen V1 mailan, Roberto laugarren V2 mailan, eta Ugaitzek ere laugarren postua lortu zuen kadeteetan.

Bestalde, Castro Urdialeseko esprint triatloian JAZeko ordezkari bakarra izan zen, Alex Higuera hain zuzen ere, eta eibartarrak 33. postuan amaitu zuen proba.