Katedralak goiz eta arratsalde zabalduko ateak domekan

Katedralak goiz eta arratsalde zabalduko ateak domekan
2019/12/13 eta kitto!
Goizean, 10:30etik aurrera, San Andres pala txapelketaren I. edizioko finalak jokatuko dira: 3. eta 4. posturako partidua hasteko eta finala ondoren. Arratsaldeko pilota jaialdiak binakako txapelketaren laugarren jardunaldiko neurketa hartuko du partidu nagusiak, Jaka/Zabaleta eta Laso/Albisu bikoteen artean. Jaialdiko lehenengoan Retegi BIk azken partidua jokatuko du Asperekin.
Foballari dagokionez, gure talde nagusiek kanpoan jokatuko dute asteburu honetan: 1. Mailako Eibarrek San Mamesen bihar 18:30ean eta 2. Mailako emakumezkoen taldeak Athletic B-ren aurka etzi 13:00etan. 3. Mailako Vitoriak ere etzi goizean jokatuko du, Deustun, 11:15ean. Erregional Ohorezko Mailan, Eibar Urkok Elgoibar hartuko du Unben domekan, 15:30ean; eta 1. Erregional Mailako Urkik Ikasberri jasoko du bihar 18:00etan.
Eskubaloian, 1. Nazional Mailako Somosek Errenterian du partidua, Ereintzaren aurka, bihar 19:30ean. Gipuzkoako 1. Mailako talde biek, bestalde, etxean jokatuko dute: emakumezkoen Mecalbek Munttarpe hartuko du etzi 11:45ean, eta gizonezkoen Haritzak Ormaiztegi bihar 16:30ean.
Errugbian, Ohorezko B Mailako Avia Eibar Rugby taldea Donostiara joko du, han Bera Berari aurre egiteko, bihar 16:00etatik aurrera. Emakumezkoen taldeak Bilbon izango du neurketa, Universitario Bilbaoren zelaian, egun eta ordu berean.
Saskibaloian, Avia Eibar Saskibaloia Ipuruara bueltatuko da, hainbat astetan kanpoan jokatu ondoren. Contubi Oiarso izango du aurrez aurre bihar, betiko orduan, 18:15ean.
Waterpoloan, azkenik, Urbateko senior mailako gizonezkoen taldeak kanpoan jokatuko du CW 9802 taldearen aurka, gaur bertan, 20:50ean hasita eta garaipen bidetik jarraitzeko asmoz. Emakumezkoen taldeak, bestalde, Larrainaren bisita jasoko du bihar, 14:30ean.

HERRIKO KIROL TALDEEN ASTEBURUKO PARTIDU GUZTIAK JASOTZEN DUEN KARTELDEGIA KIROL AGENDAN IKUSI DEZAKEZUE.