Mikel Zabala eskubaloi jokalariak Irungo Bidasoa taldearekin fitxatu du

Mikel Zabala eskubaloi jokalariak Irungo Bidasoa taldearekin fitxatu du
2018/07/06 eta kitto!
Mikel Zabala eskubaloi jokalariak Irungo Bidasoa taldean jokatuko ditu hurrengo hiru denboraldiak. 20 urteko eibartarrak agur esan dio Eibar Eskubaloia taldeari eta Asobal Ligan egingo du debuta Irungo talde historikoarekin. Zabalak ezker hegalean jokatzen du eta Espainiako selekzioarekin dago orain Celjen (Eslovenia) uztailaren 19tik 29ra jokatuko den Europako Junior Txapelketa prestatzen.