Mikel Zabalak junior mailako Munduko txapelketa hasiko du gaur

Mikel Zabalak junior mailako Munduko txapelketa hasiko du gaur
2019/07/16 10:33
eta kitto!
Amerikako Estatu Batuetako (AEB) selekzioaren aurka jokatu du gaur 21:00etan junior mailako eskubaloi Munduko txapelketako lehen neurketa Mikel Zabala eibartarrak (Teledeportek zuzenean emango du). AEB-ko selekzioaz gain, Tunisia (eguenean 21:00etan), Serbia (barixakuan 21:00etan), Japonia (domekan 21:00etan) eta Eslovenia (astelehenean (21:00etan) izango ditu aurkari lehen fasean Espainiako selekzioak Vigo eta Pontevedran jokatuko den Mundialean. Bidasoarekin egindako denboraldi bikainari amaiera borobila eman nahi izango dio Zabalak.