Odei Jainagak Espainiako txapelketa irabazi du

Odei Jainagak Espainiako txapelketa irabazi du
2020/09/14 eta kitto!
Odei Jainagak berri onak ekartzen dizkigu astebururo. Aurrekoan Espainiako errekorra hautsi bazuen, atzo Espainiako txapelketa irabazi zuen Moratalazen (Madrid). Atleta eibartarrak 83,51 metroko jaurtiketa egin zuen, bere bigarren marka onena lortuz.

Orain dela pare bat aste argitaratu genuen elkarrizketan esan zigun moduan, orain pare bat asteko atsedena hartuko du, itzuleran indar gehiagorekin itzultzeko.