Pello Osoro Neguko Triatloiko Espainiako txapeldun

Pello Osoro Neguko Triatloiko Espainiako txapeldun
2023/02/13 07:06
eta kitto!
Anson jokatu zen atzo Neguko Triatloiko Espainiako Txapelketa eta gizonezkoetan Pello Osoro eibartarrak irabazi zuen, Fernando Zorrilla bigarren eta Mikel Ibergallartu hirugarren izan zirelarik.

Urte hasieratik, Osorok Lanzaroten egiten dihardu entrenamenduak eta Kanariar Uharteetako giroa Pirionioen oso ezberdina bada ere, eibartarrak goi-mailako atleta dela erakutsi du lortutako emaitzarekin.