Pilota profesionala eta errugbi partidua Sanandresetako kirol asteburuan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Pilota profesionala eta errugbi partidua Sanandresetako kirol asteburuan
ETA KITTO 2019, Aza 29

San Andres egunean Astelenak binakako txapelketako Irribarria/Rezusta eta Ezkurdia/Martija bikoteen arteko norgehiagoka hartuko du biharko jaialdiko partidu nagusian. Pixka bat lehenago Avia Eibar Rugby Taldeak Oviedo jasoko du Unben, 15:45ean hasiko den partiduan. Waterpoloan gaur gizonezkoen senior mailako taldeak CD Bilbaoren bisita izango du 21:45ean Orbea kiroldegian; emakumezkoen taldeak ere gaur jokatuko du, baina kanpoan. Foball, eskubaloi eta saskibaloi lehen taldeek, bestalde, Eibartik kanpo jokatuko dituzte partidu gehienak. Foballean, 1. Mailako Eibarrek Anoetan jokatuko du bihar Realaren aurka 16:00etan eta 2. Mailako emakumezkoen taldeak Atletico de Madriden bigarren taldea bisitatuko du bihar 17:00etan hasiko den partiduan. Eskubaloian Somos Eibarrek gaur du derbia Elgoibarren, Alcorta Forging Group azken sailkatuaren aurrean, 20:30etik aurrera, eta ordu berean jokatuko du emakumezkoen Mecalbek Legazpin. Saskibaloian probintziako 3. Mailan jokatzen duen Aviak Zurrut SK-ri egingo dio bisita bihar, 19:15ean hasiko den partiduan. Amaitzeko, afizionatuen mailako pilota jaialdia izango da gaur ere Astelenan, 18:30etik aurrera. Informazio osotua ASTEBURUKO KIROL AGENDAN.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »