Primoz Roglicek iaz lortutako garaipena berretsi nahi du Arraten

Primoz Roglicek iaz lortutako garaipena berretsi nahi du Arraten
2022/03/24 12:52
eta kitto!
Goi-mailako txirrindulariak jasoko ditu Itzuliak aurten ere. Primoz Roglic Jumbo-Visma taldeko izarrak iaz lortutako garaipena berretsi nahi izango du aurten eta, talde sendoarekin badator ere (Jonas Vingegaardekin eta Sepp Kussekin, adibidez), arerio zailak izango ditu aurrean: Quick-Step Alpha Vinyl Team taldeko Remco Evenepoel eta Julian Alaphilippe, Israel – Premier Tech taldeko Michael Woods, Groupama – FDJ taldeko David Gaudu, Movistar Teameko Enric Mas, Ineos Grenadiers taldeko Adam Yates eta Geraint Thomas, UAE Team Emirateseko Brandon McNulty eta Bora – Hansgrove taldeko Aleksandr Vlasov, besteak beste. Gainera, euskaldunen artean ere maila handia egongo da: Pello Bilbao (Bahrain – Victorius), Gorka Izagirre (Movistar Team) eta Ion Izagirre (Cofidis).

Itzulia apirilaren 4an hasiko da Hondarribian erlojupeko batekin eta Arraten amaituko da 9an, Eibarren hasiko den etapan. Txirrindulariek 882,2 kilometro egin beharko dituzte Arrateko helmuga gurutzatu aurretik eta, aipatutako zerrendan ikusi daitekeen bezala, munduko txirrindulari onenek hartuko dute parte aurtengo edizioan.