Udaberritrailaren seigarren edizioa egingo dute hilaren 22an

Udaberritrailaren seigarren edizioa egingo dute hilaren 22an
2022/05/13 10:23
eta kitto!
12 kilometro izango ditu Kalamua Korrikalari Taldean datorren asteko domeka goizerako prestatu duen Udaberritrail-aren edizio berriak. Klub Deportiboaren aurretik irtenda, toki berean izango du amaiera proba horrek eta bi ordu eta erdian distantzia hori osatzea aurreikusi dute.

"Zailasunik gabekotzat" jo dute traila antolatzaileek eta pilatutako desnibela 650 metrotakoa izango da. Goizeko 08:30ean irtengo dute parte-hartzaileek eta, doanekoa bada ere, lana errazteko beharrezkoa da izena ematea kalamuakorrikalaritaldea@gmail.com helbidean. 2014an hasitako ohiko probak seigarren edizioa biziko du hilaren 22koa; bi urtetan egin barik egon ondoren, Udaberritraila berreskuratu dute oraingoan.