Valenciaga Oroitzarrea bertan behera utzi dute

Valenciaga Oroitzarrea bertan behera utzi dute
2020/03/18 eta kitto!
Itzulia eta CCE Sari Nagusia bertan behera geratu ondoren, Valenciaga Oroitzarrea ere ez da jokatuko. “COVID-19ren transmisioaren bilakaerak sortutako egoeraren ondorioz, eta osasun-agintariei kasu eginez eta txirrindularitzako federazioekin eta Espainiako Kopako antolatzaileekin bat etorriz, Eibarko Txirrindulari Elkarteak apirilaren 5erako aurreikusita zegoen 49 Valenciaga Oroitzarrea bertan behera uzteko erabakia hartu du, arrazoi hori dela eta, txirrindularien familia osoaren osasuna bermatzeko eta, horrela, COVID-19ren hedapena saihesteko. Egutegiak horretarako aukera ematen badu, ETE-k proba hori zehaztu gabeko datan egiteko konpromisoa hartzen du”, adierazi du Eibarko Txirrindulari Elkarteak prentsa-ohar batean.