Varona Deporreko pilotariak Gipuzkoako txapelketako final laurdena jokatuko du bihar Astelenan

Varona Deporreko pilotariak Gipuzkoako txapelketako final laurdena jokatuko du bihar Astelenan
2021/12/09 08:29
eta kitto!

Infantil mailako Gipuzkoako eskuz banakako txapelketaren barruan, Eibarko Klub Deportiboko ordezkaria zortzi onenen artean dugu honezkero eta bihar, 19:00etatik aurrera, Azkoitiko Alberdiren aurka lehiatuko du aurrera egiteko asmoz. Errendimendu kategoriako partidu hori amaitzean, Azpilikueta-Gisasola eta Urkiaga-Segurola bikoteen arteko lagunartekoa jokatuko da jaialdiarekin amaitzeko, 19:30ean bueltan hasiko den norgehiagokan. Jaialdia, dena dela, arratsaldeko 18:00etan hasiko da beste lagunartekoarekin: Lazkano eta Amillategik Del Rey eta Olaetxearen aurka jokatuko dute.