Zapatuan egun berezia biziko dute Ipurua kiroldegian, gimnasia eta igeriketa lehiaketekin

Zapatuan egun berezia biziko dute Ipurua kiroldegian, gimnasia eta igeriketa lehiaketekin
2022/11/24 12:25
eta kitto!
Goiz eta arratsaldeko saioak izango dituen gimnasia erritmikoko 22. Eibarko San Andres Torneoa jokatuko da zapatuan, hilaren 26an, honako ordutegian: goizean 11:00etatik 14:00ak arte, gimnastek banaka lehiatuko dute; eta, arratsaldez, 15:30etik 19:00ak arte taldekako konpetizioa jokatuko da.

Arratsaldean, gainera, infantil, benjamin eta absolutu mailetako igeriketa Ligaren hirugarren jardunaldia jokatuko da; hori dela-eta, Ipuruako igerilekua itxita egongo da, 16:00etatik 20:00etara.