“Komikiak sortzen” ikastaroa antolatu dute DBH-ko nerabeentzat

“Komikiak sortzen” ikastaroa antolatu dute DBH-ko nerabeentzat
2019/01/10 eta kitto!
Udalak derrigorrezko bigarren hezkuntzako nerabeentzat komikiak sortzeko ikastaroa antolatu du. Otsaileko lau zapatutan, arratsaldetan burutuko da ikastaroa eta Martin Azpilikueta ilustratzaileak emango du. Ikastaroa doakoa da, baina parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, urtarrilaren 18tik 27ra bitartean, Indianokua gaztelekuan. Argibide gehiago behar izanez gero, zuzenean Indianokua gaztelekuan galdetu daiteke edo, bestela, 688 682 372 telefono zenbakira deitu daiteke.