“80 amandre” helduentzako ipuinak kontatuko ditu Dorleta Kortazarrek apirilaren 21ean Portalean

“80 amandre” helduentzako ipuinak kontatuko ditu Dorleta Kortazarrek apirilaren 21ean Portalean
ETA KITTO 2021, Api 12

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Juan San Martin Udal Liburutegiak helduentzako ipuin kontaketa saioa antolatu du apirilaren 21erako: “80 amandre” izenburukoa eskainiko du Dorleta Kortazarrek, euskaraz, 19:00etatik aurrera Portaleko areto nagusian. Plaza mugatuak izango direnez, joan nahi dutenek derrigorrez eman beharko dute izena, apirilaren 15etik aurrera, Liburutegian, posta elektronikoz (liburutegia@eibar.eus) edo telefonoz (943708437).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »