‘Alarma’ diskoa aurkezteko lehen kontzertuen datak jakitera eman ditu Su Ta Gar taldeak

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
‘Alarma’ diskoa aurkezteko lehen kontzertuen datak jakitera eman ditu Su Ta Gar taldeak
ETA KITTO 2023, Urt 04

Iazko urte amaieran ‘Alarma’ diskoa kaleratu ondoren, Su Ta Gar musika taldeak diskoa aurkezteko lehen hiru kontzertuen berri eman du gaur goizean. Horrela, martxoaren 24an Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan izango da talde eibartarra, apirilaren 21ean Bilboko Santana 27 aretoan eta maiatzaren 26an Atarrabiako Totemen.

Kontzertuak ikusi ahal izateko, sarrerak bihar 10:00etatik aurrera egongo dira salgai Su Ta Gar-en webgunean.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »