Alfredo Leon da Sanandresak Eibarren kartel lehiaketaren irabazlea

Alfredo Leon da Sanandresak Eibarren kartel lehiaketaren irabazlea
2018/10/22 eta kitto!
Alfredo Leon nafarrarenZaldi eta tipula lanak irabazi du Sanandresak Eibarren kartel lehiaketa. 11 eta 14 urte bitartekoen artean 11 urteko Martina Garate izan da garaile ‘Berdura dantza’ izeneko kartelarekin eta, 10 urte artekoen mailan, Maddi Etxaniz 10 urteko eibartarrak lortu du lehen saria ‘Azoka’ kartelarekin.

Helduen mailan 16 kartel aurkeztu dira, 11 eta 14 urte bitartekoen kategorian 21, eta 10 urte artekoenean 24. Leire Kareaga, Iratxe Unanue eta Asier Lopez de Viñasprek osatu dute epai-mahaia.