Atzo eman zitzaion hasiera Euskal Jaiari eta asteburu beroa dugu aurretik
2021/05/28
08:28
eta kitto!
Aurtengoa ez da betiko Euskal Jaia izango, baina zerbait ospatzeko aukera izango da gutxienez. Asteburuan zehar ekintzak egingo dira herriko jai tradizionala ospatzeko eta euskal kultura sustatzeko. Jende pilaketak saihestu asmoz, ekitaldi txikiagoak egingo dira aurten, baina maila handiko jarduerak izango dira. Herritik sortuak, herriarentzat.
Eibarko Klub Deportiboak pandemiak eragindako sasoira egokitutako programa osatu behar izan du Euskal Jaia ospatzeko eta, ontzi txikian izan arren, oso proposamen erakargarria eskainiko du. Aldizkari hau zuengana iristen denerako hasia izango da 56. Euskal Jaiaren programa (atzo talogintza ikastaroa egin baitzen Arrate Kultur Elkartean); baina ez estutu, gaurtik domekara arte izango dugulako prestatu dituzten ekintzez gozatzeko aukera.
Gaur bertan kontzertu handia jasoko du Coliseoak, 19:00etan, bertan bilduko baitira Eibarrek musikari eman dion artista handienetako batzuk. Mice, Mursego eta Kokein taldeak izango dira bertan ‘Ederrak jakuz etorri’ izenburua duen emanaldia eskaintzeko. Sarrerak Deporren daude salgai 5 eurotan eta 17:00etatik aurrera egongo da erosteko aukera.
Miren Narbaiza Micek Joseba B. Lenoirrekin proiektua garatzen dihardu, besteak beste, eta ETB1eko ‘Bidegurutzean’ saioan ikusi dugu berriki. Han ikusi dugu, baita ere, Maite Arroitajauregi Mursego. Gainera, Arroitajauregik ‘Txopitea eta Pakea’ saria jaso zuen joan den astean, Udalak ematen duen saririk garrantzitsuena, urte hauetan egindako ibilbideagatik eta ‘Akelarre’ pelikulan egindako lanari esker Goya saria jasotzeagatik.
Kokein taldeak, bere aldetik, ‘Lera’ izeneko lana argitaratu zuen 2019an, taldearen 20. urteurrenean, eta azken aldian Zaloa Urainek, Jatsu Argaratek eta Iker Saenz Zaitegik osatutako hirukoteak gertuko kontzertu akustikoak eskaini ditu, taldeak berezkoa duen indarra galdu barik.
Egur taila tailerra
Musikak artisautzari emango dio lekukoa bihar. Hurrengo bi orrietan elkarrizketatu dugun Igor Unanue Osoro eibartarrak egur taila tailerra eskainiko du, 17:00etatik 19:00etara, Kultun. Unanuen bi ariketa erraz proposatuko ditu, edonork egiteko modukoak, pasioz bizi duen jarduna herrikideengana zabaltzeko.
Izena eman ahal izateko arratekultu@gmail.com helbidera idatzi edo 638 284 912 telefonora deitu daiteke; eta, Unanuek esan digunez, jende asko animatzen bada, beste saio bat egin daiteke.
Dantza ikuskizuna
Euskal Jaiaren programarekin amaitzeko, Kezka Dantza Taldeak ‘Euskal Jaia dantzan, korrotik pikutara’ ikuskizuna eskainiko du domekan, 12:00etan, Coliseoan. Erromerietako dantzen historia-dantzatua izango da, dantza-emanaldi didaktikoa, eta dantzariek José Miguel Laskurain txistulariaren, Adolfo Jainaga trikitilariaren, Quico Puges biolontxelo-jolearen, Gari Otamendi biolin-jolearen, Iraide Ansorena perkusionistaren eta Unai Narbaiza pandero-jolearen laguntza izango dute.
Sarrera dohakoa izango da, baina Coliseoan edo Kutxabanken bitartez hartu behar da.