Barrea terapia bihurtzen denean...

Barrea terapia bihurtzen denean...
2023/03/06 10:56
eta kitto!
Barreterapia-saioa antolatu zuen joan den astean ...eta kitto! Euskara Elkarteak Manex Beristain barreterapeutaren eskutik. Dozena bat lagunez osatutako taldeak jardun zuen eguenean tailerrean, "jolasaren bitartez alaitasunarekin eta samurtasunarekin konektatuz", Beristainen berbetan. Tailerrean, banakako eta taldekako jolasak egin zituzten, sentsazio desberdinak iradokitzen dizkiguten soinuak entzun zituzten eta, nola ez, barreak ere protagonismo berezia izan zuen.

Hurrengo saioa martxoaren 25ean, zapatua, izango da. Saio hori familiei zuzenduta egongo da, hau da, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei eta euren gurasoei.  Bigarren saio horretarako izen-ematea martxoaren 10ean, barixakua, irekiko da.

M-20230302_192656

M-20230302_192810

M-20230302_185852